KULTURKUBOA : Marimatrakak bihurriak dira ! + Transmisioa oinarrizkoa da, musikan ere …

Aste honetako Kultur Kuboan : Ana Jaka andoaindar idazlea, poesia eta eleberriak idazteaz gain haur literaturan murgildu da azken urte hauetan. « Marimatrakak » izenean pertsonai bihurrien abenturak asmatzen ditu (Josu Mitxelena marrazkilariaren laguntzarekin), gazteen gozamenerako.

Anak bere ibilbidea aurkezteaz gain, irakurtzen maite ez duten haurrak bere liburuekin ikustea sentitzen duen zoriontasuna azaltzen dauku…

Bestalde, 2022ko azaroan, Baionako kontserbatorioak antolatutako «Arteen Artean» hitzorduan, Ximun Garat, musikaria eta musika tailerreko animatzailearekin solastatzeko parada izan dugu. Transmisioa aipatzeaz gain, bere musikari ibilbidea eta musikak berarentzat zer irudikatzen duen ere azaldu digu Ximunek.

Musika : Josu Bergara « Berandu », Beñat Loyatho « Kattalin eta Xemartin ».

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Botak lokatzetan | Igel Gorria

al. Urt 9 , 2023