Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : Nerea Loiola Pikaza Debarrak « Harri bat poltsikoan » deitutako bere lehen liburua idatzi zuen bere semea oheratzen laguntzeko eta geroztik idazketaren pasioa garatuz joan da. 2024ean « AHT – Arrisku Handiko Trena » Scapebook delakoa argitaratu du : irakurleak erabakiak hartu behar ditu eta enigmak deskubritu eta horien arabera istoriaren garapena baikorra edo beldurgarria izan daiteke !
Bestalde, Hazparneko Tamborrada Ttiki-ak 20 urte bete ditu aurten, 2025ean. Alain Londaitzbehere Hazparneko Tamborradako lehendakariak, Gipuzkoan sortu den ekitaldi honen istorioa kontatu digu. Ondoren, Hazparneko haur batzuk beren desfilearen urteurrena nola prestatu duten azaltzen digute (FabLabea tailerraren partaidetzarekin).
Musika : Olatz Salvador eta Iholdi Beristain « Su hau dena », Ruper Ordorika « Hondartza galduan »
Jatorria / source : Radiokultura






























