Hilabeteko lehenengo eta hirugarren astearteetan eskainiko dute zerbitzua. Langabetuei edo lan aukera berrien bila dabiltzan herritarrei zuzendutako zerbitzua da, eta inguruko lan aukerak identifikatzea eta herritarren gaitasun profesionalak eta pertsonalak hobetzea bultzatuko dituzte, besteak beste.
Informazio gehiago mimukai.eus webgunean topatu daiteke, baita 629 566 922 telefono zenbakira deituz ere.