AEKren lau talde, behintzat, martxan izanen dira aurten eskualdean

AEKren lau talde, behintzat, martxan izanen dira aurten eskualdean

Euskara klaseetan izena emateko aukera zabalik dute AEK euskaltegiek, eta gure eskualdean Atetz, Odieta, Anue, Ultzama eta Lantzen euskara ikasi nahi dutenek orain dute izena emateko epea zabalik, irailaren 25a arte. Mattin Cazabon koordinatzaileak xehetasunak eman dizkigu irratsaioan.

Edozein mailatan eman daiteke izena, eta horren arabera antolatzen dituzte taldeak eskualdean. Horregatik,  koordinatzaileak izena ematearen garrantzia azpimarratu du, izen ematearen arabera taldeen eguna eta ordua zehaztuko lituzkete gerora.

Lau talde atera dira eskuadlean momentuz:

-Etulaingo taldea, iaz martxan jarri zena, A1 mailan

-Hasiera maila, zerotik hasten den jendearentzat, Larraintzarren. Ostegunean 16:30ean eginen dute bilera, Larraintzarko Coworkingean

-A2 taldea, ikasten hiru urte daramatzatenak. Ostegunean 17:00etan izanen dute bilera, Larraintzarko Coworkingean

-B1-B2 artean dabiltzanak, ostiralean izanen dute bilera 19:30ean, Larraintzarko Coworkingean.

Izena emateko telefonoz 688 87 43 03 zenbakira deitu daiteke  edo ultzama@aek.eus helidera idatzi.

Hurrengo podcasta

Ana Galarraga · Udazkena · 2026.09.23

az. Ira 23 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan