KULTURKUBOA : Nola asmatu mundu berri bat ? + Piarres Erdozaintzi-Etxart

Aste honetako Kultur Kuboan : Lurrikara batek gure lurraldearen parte bat kontinentetik deslotu eta uharte bilakatuko du ; Horra Senpereko Kattalin Elizalde kolegioko ikasleeri 2025 otsailean proposatutako erronka : bizirik gelditu diren 100 eta 1000 biztanle artean mundu berri baten eraikitzea ! Ikasle talde bakoitzak uhartea nahi zuen moduan antolatzen ahal zuen (gizarte antolaketa, elikadura, energia, ura, trukaketa, arrisku naturalen kudeaketa…).

Dominika, Laida, Kepa, Uhaitz eta Maienak beraien mundu berria aurkezten daukute …

Emankizun honen bigarren gaia : Piarres Erdozaintzi-Etxart, Donaixtiko zizelkariak, sorkuntzarekiko duen ibilbidea eta atxikimendua azaltzen dauku (Ekaitz Costa Radiokulturaren laguntzaileak aurkezturik).

Musikak : Patty Smith « People have the power », Birkit « Philautia », Moriarty « Jimmy (FD Acoustic session) » .

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

2x12: Aste Santua klabe begetalean eta hirusta gorria

al. Api 7 , 2025