Unai Gonzalez · Herri Mugimendua(k): eraginkorra(k) ote? · 2026.11.13

Herri mugimenduek funtsezko zeregina izan dute Euskal Herriko eraldaketa sozialean. Hainbat borroka eta aldarrikapen plazaratu dituzte, errealitate batzuk ikusgarri egin, agenda politikoan eragin eta bestelako harreman eta komunitateak eraikitzen lagundu dute. Baina garaiak aldatu egin dira, eta herri mugimenduek ere erronka berriei egin behar diete aurre.

Testuinguru horretan, Joxemi Zumalabe Fundazioak eta Bizilur elkarteak bi urteko gogoeta kolektiboa egin dute, galdera bati erantzun nahian: Herri mugimenduak eraginkorrak ote dira gaur egun? Nola eragin dezakete egungo egoera politikoan, eta zer behar dute gizartea eraldatzeko gaitasuna indartzen jarraitzeko?

2024an abiatutako prozesuan 150 militante baino gehiagok hartu dute parte, zortzi herri eta hiritan egindako hamar tailerren eta 19 elkarrizketaren bidez. Hausnarketa horren emaitzak hiru euskarritan argitaratu dituzte: liburu bat, aldizkari bat eta lau ataleko ikus-entzunezko dokumental bat.

Militantziaren eredua, zaintza, formakuntza politikoa, komunikazioa eta borroken arteko aliantzak izan dituzte hizpide, besteak beste. Prozesuaren nondik norakoak eta ateratako ondorioak ezagutzeko, Unai Gonzalez, Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea, izan da Zebrabidean.

Hurrengo podcasta

Ihana Iriondo x 110

ol. Aza 13 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan