Podcast: Play in new window | Download
Gaur, irailak 28, Abortatzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna da. Abortatzeko eskubidea legez aitortuta dago, baina eskubidea bermatzeak informazioa eta osasun-arreta eskuragarri izatea ere eskatzen du.
Eusko Autonomia Erkidegoan, gainera, aldaketa garrantzitsu bat dator: Osakidetza urrian hasiko da pixkanaka abortuak sare publikoan bertan egiten, lehen fasean abortu farmakologikoekin.
Baina abortuaz hitz egitea osasun-arretaz eta legeaz harago doa: emakume bakoitzak modu desberdinean bizi dezake prozesua, eta estigma ere presente dago oraindik.
Gai horiei buruz hitz egiteko, abortuaren arreta eskaintzen duen Askabide Klinikako Naroa Iturri izan da Zebrabidean.






























