Podcast: Play in new window | Download
Gaur, irailak 23, udazkenean sartuko gara Euskal Herrian. Egunak pixkanaka laburtzen ari dira, tenperaturak ere beherantz egiten hasi dira, eta naturan aldaketak nabari ditzakegu. Baina, zer esan nahi du, benetan, udazkena gaur hastea? Nork edo zerk erabakitzen du urtaro bat noiz hasten den?
Urtaroen hasiera ez da egutegiak ausaz markatutako data bat. Lurraren mugimenduarekin eta Eguzkiarekiko duen kokapenarekin lotuta dago, eta horrek eragiten ditu urtean zehar jasotzen ditugun eguzki-ordu eta argi kantitatearen aldaketak.
Gai hau hobeto ulertzeko, eta urtaroen inguruan ditugun zalantza batzuk argitzeko, Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzailea izan da Zebrabidean.






























