Podcast: Play in new window | Download
1978an ospatu zen Bilbon, lehenengo aste nagusia. 1981ean, Xakilixut Konpartsa sortu zen, Amnistiaren aldeko konpartsa. Eta handik 5 urtera, Xakilixut, Txori Barrote konpartsa bilakatu zen. Konpartsa preso, senide eta lagunei ere irekitzea erabaki zen. Eta askatasunaren ikus gisa, barroteak apurtzen dituen txoriaren irudia erabiltzen hasi ziren. 45 urteren ostean, okilak barroteak apurtzen jarraitzen du, eta hori ospatzeko egun osoko egitaraua antolatu dute biharko. Beraz, honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan da, Julen Arregi, Txori Barroteko Konpartsakidea.






























