Eguberri aurreko asteaz, politikaz eta literatur kontuez hitz egin digu Fernando Anbustegik

Gaurko irratien tartera Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu, euren bueltako berriekin. Gabon aurreko asteak eragiten duen mugimendua medio, euren bueltan abian agenda diren kontuak aipatu dizkigu, hasteko. Kontu politikoetan murgilduta, Espainiako Kongresurako nahiz Senaturako hauteskunde kanpaina aipatu du; baita 04/08 makrosumarioan epaituko dituzten euren eskualdeko bi lagunen kasua ere. Amaitzeko, urte berrira begira jarri eta Ilbeltza elkarteak antolatutako nobela beltzaren asteaz hitz egin digu.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: zer behar da Nafarroan euskararen egoera aldatzeko?

ar. Abe 15 , 2015