Podcast (uhinen-ildoan): Play in new window | Download
Euskal Herrian Euskarazek asteburu honetan Azpeitian egingo duen topaketak bi helburu ditu: euskaltzale eta independentistak elkartzea eta hausnartzea, eta, horrekin lotuta, datozen bi urteetarako norabidea markatzea eta sarea indartzea. Hori dena aisialdi eskaintza zabal batekin uztartuko du. Honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Markel Adin, Euskal Herrian Euskarazeko kidea.






























