Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : Ladix Arrosagarai Ekainaren 6an larunbatarekin iraganen da Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 7. edizioa (ARGIA komunikabide nazionalak eta BALTSAN elkarte ziburutarrak elkarrekin antolatua).
Hori gabe, maiatz osoan berriz iraganen da AZOKAROA, Azokaren atariko gisan tokiko elkarte batzuekin elkar lanean euskara hutsezko sorkuntzaren inguruan, Ziburuko Azokari hedadura gehiago emateko eta auzo herrietan euskaraz bizi nahi dutenei eta euskarazko literaturaz eta kulturaz gozatu, arnasgune bat gehiago eskaintzeko.
Ladix Arrosagarai, Baltsan elkarteko kideak, aurtengo AZOKAROAN iraganen diren 6 ekitaldien xehetasunak azaltzen dizkigu.
Musika : Xabier Badiola « Lehioko argian », Giante « Urte berria »
Jatorria / source : Radiokultura





























