Podcast: Play in new window | Download
Hamar urte bete berri dira Netflix streaming plataforma mundu osoan zabaldu zenetik. Euskal Herrian ere erraz zabaldu zen, eta herritarren parte handi bat bere atzaparretan murgildu da. Nola aldatu dira urteotan ikus-entzunezko edukien kontsumo ohiturak? Zer dago streaming plataforma handien atzean? Nola funtzionatzen dute? Galdera horiei eta beste askori erantzuteko ahalegina egiten du Urtzi Urkizuk ‘Streaming Aroa’ saiakeran. Eta honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Urtzi Urkizu.






























