Zika birusa, Nafarroako hezkuntza publikoa eta haur transexualen egoera

Ostiralero bezalaxe, Gaur8-ren biharko alean landu dituzten gaien aurrerapena egin dugu, gaurkoan, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Munduko Osasun Erakundeak aste honetan ebatzi du zika birusa nazioarteko larrialdia dela, eta gai horretaz Ainara Lertxundik eginiko erreportajea aipatu digu Mujikak, hasteko. Jarraian, Martxelo Diazek Nafarroako hezkuntza publikoaren egoeraz eginiko analisia aletu digu. Amaitzeko, Chrysallis Adingabe Transexualen Familien Elkarteko lehendakari Aingeru Mayorri eginiko elkarrizketa nabarmendu digu.

Hurrengo podcasta

Kultura Azpeitian, autonomiaren eta jasangarritasunaren arteko oreka topatu nahian

ol. Ots 5 , 2016