Podcast: Play in new window | Download
Eusko Jaurlaritzak udal haur eskolei aurrerantzean diru laguntzarik ez diela emango jakinarazi du berriki, tartean dago Urmendi haur eskola. Oiartzungo udalak, proposamen bat luzatu dio Eusko Jaurlaritzari; Haurreskolak Partzuergoa izatea Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoan sartuko dena. Honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan dira Iraia Etxebeste, Urmendi Haur Eskolako Zuzendaria, eta Ainhoa Iribar, ‘Urmendi Beti Herri 0-3 Bizirik’ plataformako kidea.






























