Podcast: Play in new window | Download
‘MAKROPROIEKTU EOLIKORIK EZ! REPSOL KANPORA!’ lemapean elkarretaratzeak deitu dituzte Lintziringo Repsol gasolindegian (Oiartzun) eta Txillida-Lekuko Repsol gasolindegian (Hernani). Hau ordea ez da elkarretaratze batean geratzen den kontua, eta beraz honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan dira Bianditz-Domiko Bizirik taldeko Kepa Olaiz, eta Urumeako Mendiak Bizirik taldeko Erramun Galparsoro.






























