POTTO: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Markina-Xemeinen

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak egin du finala aurreko azken geldialdia Markina-Xemeinen. Bertan izan zen azken finalaurrekoa. Saio horretan izandako bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue gaurkoan entzungai. Txaber Altube izan da garaile 638.5 punturekin; eta, bigarren, Jone Uria 630.5 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga eta Xabat Galletebeitia; hurrenez hurren, 620, 614 eta 614. Seigarren gelditu da Imanol Uria 594 puntu eskuratuta.

 

Deskargatu hemen.

The post POTTO: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Markina-Xemeinen first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Egonarria 4x03: Baserritarren Bilgunea, sortu berri den sindikatua I Lur Pagoaga eta Nerea Arrizabalaga

og. Aza 27 , 2025