POTTO: Txapelketa eta epailerik gabeko bertso-saioa

Txapelketa eta epailerik gabeko bertso-saioa elkartzearen ederra!

Bizkaiko bertsolari txapelketaren azken finalerdia aletu dugu eta ariketen aukeraketa diktatoriala eskaini.
Nerea Ibartzabal garaile, eta Lemoako saioko aurreneko lau sailkatuek abenduaren 16ko final handirako txartela eskuratu dute (Onintza Enbeita, Oihana Bartra eta Aissa Intxausti); bosgarren Ibai Amillategi eta seigarren izan da Josune Aramendi.

Bilbo ere bisitatu dugu, Bira Kulturgunea. Señora bertso-eskolak antolatu zuen saioan Nerea Elustondo, Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe eta Janire Arrizabalaga izan ziren kantuan. Terapia ederra.

On egin

Deskargatu hemen.

The post POTTO: Txapelketa eta epailerik gabeko bertso-saioa first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Erabiliko al zenuke plastiko zati txikiz betetako konposta?

ol. Abe 1 , 2023