
Euskal Herrian greba eta mobilizazio eguna izan da urriaren 15a. Eta jendea kalera atera da: ikasleak, irakasleak, langileak, herritarrak … Palestinaren alde.
Sindikatuen deialdiak sekulako arrakasta izan du eguerdiko mobilizazioetan. 110.000 lagun Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean. Eta fabriketan, eta beste herri askotan ere bai.
Iluntzean Gernika Palestina herri ekimenak deitutako burrunbadak eta mobilizazioak herrietan.
Bilboko 97 irrati librean saio berezia egin dugu. Mugaldeko taberna, elkartasunaren ahotsa izan da. Mezuak, oihuak, abestiak zabaldu ditugu lau haizetara. Uhinetatik eta sarean.
Gure irratsaioan izan dira:
– Eneko Gerrikagoitia Mundubat erakundea | Gernika Palestina herri ekimena.
– Nadia Nemeh Shomaly, Bermeoko alkatea. Palestinarra eta euskalduna.
– Unzalu Salterain EHNE Bizkaia / Via Campesina
– Amaia Astobiza Uriarte Zornotza Palestinarekin herri ekimenekoa
The post Mugaldeko taberna: urriak 15 Euskal Herria kalean Palestinaren alde, guk irratian kontatu dugu appeared first on 97.0 Irrati Librea.