elkartasuna

Kolaborazio internazionalista izan dugu Xabi Lasaren eskutik. COVID19ak harira hartutako neurriek herrien zapalkuntzan duten eraginaz aritu zaigu, Venezuelatik hasi eta Europa Batasuneko hainbat herrialdetara arte. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Kikarakada proiektuaren berri ere izan dugu, euskal kulturaren hiru zutabe diren elkartasunak, sukaldaritzak eta arteak bat egiten duten proiektua, Lesboseko haur errefuxiatuei hezkuntza baliabideak eskaintzea helburu duena. Poriektuaren bultzatzaileetako bat den Gaizka Izagirrerekin hitz egin dugu Durangoko Azokan, bertan aurkezten ari baitira proiektuaren baitan kaleratutako liburua ere. Entzun hemen! Informazio guztia hemen.

irakurri gehiago →

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #149 elkartasuna?

8 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Alfredo Olmedaren “La solidaridad neoliberal como espejo contemporaneo” testua ardatz, gabonak (eskuzabaltasun egunak) gerturatzen ari diren honetan, GKEek egiten dutenaren inguruan  aritu gara. Gure erara.

irakurri gehiago →

Arbizun eta Lakuntzan egingo dute aurten Lasterbidean, hilaren 19an, “Leixterka denak itxaa” lelopean. 1.500 korrikalari biltzeko erronka jarri dute elkartasun lasterketako antolatzaileek, “euskal errepresaliatuen eta euren senideen eskubideen errespetua eta horren aldeko lana bultzatzeko”. Aurtengo edizioari buruz hitz egin dugu Jon Liguerzanarekin. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Bi egunekoa izango da aurten 40 Minutu Rock jaialdia

19 otsaila, 2019 | 0 Komentarioak

Bi eguneko ekitaldiak izango ditu aurten euskal preso eta iheslariekiko elkartasuna eta musika uztartzen dituen 40 Minutu Rock jaialdiak. Zehazki, asteburu honetan, Otsailaren 22 eta 23an izango da, Durangoko Landako gunean. Bost urte beteko ditu aurten jaialdiak, baina Aritzek azaldu digunez, azkena izatea da helburua.

irakurri gehiago →

“Bizipozalekuak” hizpide, Eragintzako kideekin

12 ekaina, 2018 | 0 Komentarioak

Bizipozalekuak izeneko udalekuak antolatu ditu Eragintzak, Bizipoza elkartearekin elkarlanean, uztailaren 16tik 22ra. Aniztasunean , elkartasunean errespetuan eta euskaran oinarritutako udaleku hauen inguruan aritu gara Eragintzako Bego Gonzalezekin.

irakurri gehiago →
no image

Lide Treku ‘Psikosolidarioak’ egitasmoaz

9 urria, 2014 | 0 Komentarioak

Krisi garaiotan diru faltagatik arreta psikologikoa jaso ezin duten herritarren beharrak asetzeko, Psikosolidarioak egitasmoa jarri du abian, Donostian, psikologo talde batek. Denbora ekonomian oinarritutako egitasmo horren inguruan hitz egin dugu Lide Treku psikologoarekin.

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Zaplasteko bat falta zaio

14 urtarrila, 2014 | 0 Komentarioak

Haur txikien zaplasteko eta negarren inguruan arituko gara gaurkoan, horretarako, Nahia Alkortak argia.com – en idatzitako bi artikulu ekarriko ditugu uhinetara. Beharrezkoa al da haurra zaplastekoa, ipurdikoa edo zapatilekin  jotzea? Horrez gain, hezkuntzan aurkituko ditugun jardunaldi eta proiektu ezberdinak ezagutuko ditugu: Sahararekiko elkartasun karabana, The Nu project, Amarauna Sarea, besteak beste.

irakurri gehiago →