LANAREN EKONOMIA: Urteko borrokak eta balorazioak sindikatuen ahotik

Lanaren Ekonomia 2024/2025 ikasturteko azken irratsaioa egin dugu, Euskal Herriko sindikatuetako ordezkariekin urteko balorazioa eginez eta gai anitz jorratuz. Lehen gonbidatua Endika Alabort izan da, CNTko militantea. Bere hitzartzean hezkuntza greba, La Suizako grebalarien borroka eta zinemako figuranteak antolatzeko ekimena nabarmendu ditu. ESK sindikatuko Iratxe Alvarezek hartu du lekukoa. Nafarroan Lanbidearteko Gutxieneko Soldata igotzeko kanpainaren berri eman digu, eta industria sektoreko krisi egoera zein lan istripuen ondorioz urtean hildako langileak izan ditu hizpide. Ondoren, Oihana Lopetegi izan da gurean, LAB sindikatuko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko arduraduna. Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propioaren aldeko borroka, hezkuntza greba eta osasun mahaian sindikatuek akordioa sinatu ez izana azpimarratu ditu. Musika tarte baten ostean, Iñigo Garduño batu zaigu Bilbo Hiria irratiko estudioetan, CCOO Euskadiko Ekintza Soziopolitiko eta Komunikazio idazkaria. Besteak beste, osasun itunaren inguruko kritika, lanaldiaren murrizketa 37,5 ordura eta CCOO Euskadik aurten egin duen Kongresuaren berrikuntzak izan ditu hizpide.Irratsaioa amaitzeko, Pello Igeregi elkarrizketatu dugu, ELA sindikatuko Negoziazio Kolektiboa, Lan Osasuna eta Euskararen arduraduna. Enpresa handietako lan gatazkak, berritutako hitzarmen sektorialak, hezkuntza grebaren amaiera gazi-gozoa eta osasun arloko itxurakeria instituzionala izan ditu mintzagai.

Azkenik, eskerrak eman dizkiegu gure lantaldeko kideei, Bilbo Hiria irratiko langileei, Arrosa Sareko irratiei, eta Hordago, Argia eta El Saltoko lagunei, urte osoan zehar izan duten babes eta lankidetzagatik. Horrela itxi dugu Lanaren Ekonomia irratsaioaren 8. denboraldia. Udazkenean, indarberrituta itzuliko gara!

Deskargatu hemen.

The post LANAREN EKONOMIA: Urteko borrokak eta balorazioak sindikatuen ahotik first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

OSASUNA.eus [424] JaiHamaika (10) LOTUS ZURIA, Vendetta, La Gossa Sorda, Zirikatu, Ziztada & RIantz records, Black Gerardo, Compagnie Jolie Mome

lr. Uzt 5 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan