LANAREN EKONOMIA: Sektore Hitzarmenek gero eta langile gehiagoren lan baldintzak babesten dituzte

2023 urte emankorra izan da Euskal Herriko lan harremanetan, herrialde eta sektore anitzetan borroka sindikal esker lan hitzarmen ugari sinatu dira. Iturri desberdinetatik hartutako datuak aztertuta, sektore mailan bultzatutako gatazkak eta negoziazioak izan ditugu hizpide.  Euskal sindikatuen balorazioa jasoz.
Lehenengo, hurrengo egunetako deialdiak aurkeztu ditu Eki Etxebarriak. Ondoren, Andrea De Vicentek Lan Harremanen Kontseiluak emandako azken bi hilabeteko txostenaren berri  eman digu. Hitzarmen Kolektiboen bilakaeraren inguruko aldaketa nabarmenenak azpimarratu ditugu. Eguneko elkarrizketa, ELAko Negoziazio Kolektiboko arduraduna , Pello Igeregi, eta CCOOko Gipuzkoako arduraduna, Arkaitz Antizar, izan ditugu, urteko sektore gatazkak, negoziazio mahaien bilakaera eta sinatutako zein ez sinatutako lan hitzarmenen inguruan berba egiteko.

Deskargatu hemen.

 

 

The post LANAREN EKONOMIA: Sektore Hitzarmenek gero eta langile gehiagoren lan baldintzak babesten dituzte first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

BERTSOINKA-Nafarroako txapelketako finalerdiak I

og. Urt 25 , 2024