Samai-zuloko sorgiñaren itzulera eta Uxue Alberdiren liburu aurkezpena

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko irratsaioan, azaroaren 5ekoan, Samai-zuloko sorgiñaren itzulera izan dugu. Beste denboraldi batez gurekin izango da irakurri dituen liburuen inguruan hitzegiten. Eta oraingoan “Baginen” liburuaz aritu gara, Euskal Herriko historian ezkutuan geratu diren emakumeak argitara ekartzeko ezinbestekoa den liburuaz.

Ondoren Garoa liburu dendan egin zen aurkezpen baten grabazioa ekarri dugu esklusiban. Bertan Uxue Alberdiren hitzek eta Begon?a Durrutyren ilustrazioekin osaturiko “Belarriko kilkerra” lana aurkeztu zuten, Anjel Lertxundiren hitzartzea ere izan zelarik. Gure grabagailua bertan izan zen eta guztiontzako eskuragarri eskeini dugu liburu aurkezpena.

Entzun ezazue!

Hurrengo podcasta

S.A.D. x 1

al. Aza 6 , 2023