Malintxerekin konexioa Bartolori buruz eta Ahoztar Zelaietaren kolaborazioa!

Iepakaixou!

Hemen gatoz berriz ere irratsaio interesgarri batekin. Igande honetan, otsailaren 28an, hasteko gure kolaboratzaile izarra izango da Arraioko uhin askeetan, Ahoztar Zelaieta. Ondoren, eta pasa den astean hanka sartu ondoren, baiezta dezakegu Bartolo “itxafero mekanikoa” hil zela 30 urte beteko direla igande honetan eta horri buruz hitzegiteko Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioko kide izan den Malintxe izango da gurekin. Bai, aspaldiko partez bere ahots sakona entzuteko aukera ziango duzue! Malintxerekin Bartolo zein zen ezagutzeko aukera izango dugu, eta seguru beste hamaika kontuz ere arituko garela. Amaitzeko, nola ez, maitasun/gorrotozko efemerideak.

Hau dena, igandean, otsailak 28, zuzen-zuzenean gaueko 21:00etatik aurrera FMko 99.3 edo arraio.eus atarian entzungai!

Hurrengo podcasta

Joan Zikutara : JZ 2X12 (2021/02/13): We are back! Gaurkoan urdailerako babesleak, barizeak eta gure izaera gehiago ezagutzeko genetikaren oinarriak.

lr. Ots 27 , 2021