Pentsionisten ekitaldia eta Giloren kolaborazioa

Iepakoixou!

Igande honetako zati handiena gure kolaboratzailea den Iñaki Gil de San Vicenterekin  joango zaigu. Berarekin berriki gure artetik joan zaigun Jesus Santrich burkide kolonbiarra ardatz izango duen saioa egingo dugu, beti bezala, beste hainbat kontu ere aipatuz. Ondoren atzo Donostian pentsionisten mugimenduak antolaturik burutu zen manifestazioko ekitaldia entzunteko aukera izango dugu esklusiban! Eta amaitzeko, beti bezala, maitasun/gorrotozko efemerideak, gaurkoan ere badirelako ahaztu ezin ditugun pertsonai zein gertaera batzuk.

Hau dena, esan bezala, gaur, maiatzak 30, igandea, gaueko 21:00etatik aurrera. Non? Non izango da ba, Arraio irratian! 99.3FM eta arraio.eus atarian. Entzun ezazue!

Hurrengo podcasta

Kera Deia | Gary Moore

ig. Mai 30 , 2021