SOINUGELA: James Booker, Bettye Lavette

James Booker New Orleansen jaio zen 1939ko abenduaren 17an. 162 urte arinago, egun berean jaio zen Bonnen Ludwig van Beethoven. Booker 43 urte besterik ez zituenean zen den New Orleansen. Booker han zegoen Beethovenekin zuen efemeride amankomuna. Batzuen ustez Booker 2o. mendean izandako piano jolerik onena izan zen. Rubiustein bera ados zegoen. Booker beltza, gay, begi batekoa eta jonkia izan zen. Ez zioten utzi New Yorkeko Juilliard musika eskolan sartzen arraza kontuak zirela eta. Booker blues, jazz, funki eta musika klasikoaren arteko lotura ezinbestekoa da. Orain urte batzuk Soinugela oso bat eskaini genion. Gaur plazer handiz berriro ekarri dugu Soinugelara. Aurten Alemanian “Altzairu oihal atzean” izenpean 5 CDko bilduma argitaratu dute Ekialdeko Berlinen eta Leipzigen emandako bi kontzertu osoak. Grabazio liluragarria da. Entzun ditugunak: Classified, Tico Tico, Malagueña, Für Elise – I’ve had my fun, Rockin’ Pneumonia & The Boogie Woogie Flu, Eleanor Rigby, My Way, Junco Partner eta A Taste of Honey – Goodnight Irene.

Bettye Lavette soul kantariak 77 urte dituelarik, grabazio berria ekarri digu LaVette izenpean. Pasaden hamarkadan 5 grabazio egin zituen, bat Dylanen kantuekin. Entzun ditugunak: Wish You Were Here (2010), Dirty Old Town (2012), See Through Me (2023), Don’t Get Me Started (2023) eta In the Meantime (2023).

Deskargatu hemen.

The post SOINUGELA: James Booker, Bettye Lavette first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Ganibet x 1

ol. Uzt 7 , 2023