SOINUGELA: Ian Hunter, Ballaké Sissoko, Taj Mahal, Dolly Parton

Ingalaterrako Ian Hunter kantari-kantugilea ez zen hain gazte 1969an Mott the Hoople taldea sortu zuenean. 30 urte zituen baina beste hamar era bazuen kantari moduan Mick Ralphs-ekin batera Mott the Hoople sortu zuen. Bowieren babesa izan zuten eta 70eko hamarkada hasieran arrakastatsuak izan ziren. 1972an Diary of a Rock’n’Roll Star liburua idatzi zuen. Bakarlari moduan lan handiak ditu, guztira 22 grabazio luze. 2023an Defiance lehenengo atala kaleratu du 10 kanta berrirekin. Hunterrek 84 urte ditu baina nahiko gazte ematen du kanta berriokin. Oraindik aurten bigarren atala kaleratzen dago. Lan honetarako hainbeste laguntzaile izan ditu. Entzun ditugunak: Defiance, Bed of Roses, No Hard Feelings, Don’t Tread on Me eta Guernica.

Ballaké Sissoko orain 50 urte jaio zen Maliko hiriburuan, Bamakon. Frantziako Vincent Segal cellojolearekin bi lan grabatuak ditu Sissukok, baina aurten laukote bat sortu dute Emile Parisien saxojolea eta Vincent Peireni eskusoinujolearekin. Les Égares lan berria liluragarria da, 10 doinu paregabe ekarri dizkigu. Entzun ditugunak: Ta Nyé, Amenhotep eta Orient Express.

Taj Mahal goitizeneko musikaria New Yorkeko Harlemen jaio zen 1942an. Bere gurasoek musikarekiko harreman estua zuten. Aitak Karibean zituen sustraiak eta jazz pianojolea zen. Bee amak gospel abesen irakasten zuen. Gurasoek Herlemeko Savoy dantzaleku mitikoan ezagutu ziren eta aspalditik zuen gogoa Tajek gurasoei omenaldia han egitea. John Simon Columbia diskoetxeko produktorerik eta handienetakoak lagundu zion Taj Mahali grabazio honetan. Entzun ditugunak: Stompin’ At The Savoy, I’m Just a Lucky So-And-So, Summertime, Sweet Georgia Brown eta Caldonia.

Dolly Parton country eremuko kantari kantugile handienetakoa da. Berak 150 kandu konposatu eta ehundaka gehiago grabatu ditu. Dolly Parton 1946an jaio zen Tennesseeko Great Smoky Mountains inguruan, familia behartsu batean. Gela bateko etxola batean bizi ziren. Guztira 11 neba-arreba zituen, 9 urterekin hasi zen kantatzen eta 13rekin agertu zen. A Way to Make a Living bilduma berrian (ACE diskoetxean) Dollyren 24 kantu batu dira kantari eta talde, estilo guztietatik etorritakoak, bertsionatuak. Entzun ditugu: 9 to 5 (Dolly Parton) (1980), Coat of many colors (Emmylon Harris) (1975), Here I Am (Percy Sledge) (1972), Kentucky Gambler (Merle Haggard) (1974), I Will Always Love You (Linda Ronstadt) (1975) eta Love Is Like a Butterfly (Nana Mouskouri) (1976).

Deskargatu hemen.

 

Hurrengo podcasta

Sarean Zehar #360: [Denboraldiaren azken saio hau EZ da First Dates bezalakoa]

al. Uzt 3 , 2023