KULTURKUBOA : Beñaten «Askatasunaren erroak » + Ikusi Mikusi : Txalaparta & Alberdania

Aste honetako Kultur Kuboan : Beñat Castorenek filosofiaren zale amorratua izan da beti. Berriki, «L’enracinement» (Simone Weilek idatzitako liburua) euskaraz itzuli eta Maiatz argitaletxean plazaratu du Beñatek, «Askatasunaren erroak» izenburuarekin. Bere ibilbideaz mintzatzeaz gain, bere gogoeta filosofikoak gurekin partekatu ditu Beñatek …

Bestalde : Udazkenean Saran antolatua izan den haur eta gazte literaturaren « IKUSI MIKUSI » Azokaran hainbat kultur eragilerekin mintzatzeko parada ukan dugu. Hodei Arangurenek (Txalaparta argitaletxeko ordezkaria) eta Oier Etxebestek (Alberdania argitaletxeko ordezkaria) haur eta gazte saileko liburuak argitaratzearen garrantzia aipatzeaz gain, aurten plazaratu dituzten berritasunak aurkezten dizkigute …

Musika : La Poison « Smash you up », Boegereden « Intet Stopper Helt » (Danimarka 2009), Tool « Schism »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Menda Bikoitza #05: Chai infusioak Indiatik

al. Aza 27 , 2023