“Udaberriko garbiketa” ospatuko da aurten ere Hendaian

IEZI euskal itsasbazterra erakundeak eta Hendaiako herriko etxeak, Hendaiako itsasbazterraren “Udaberriko garbiketa” Eguna proposatzen dute. Hitzordua larunbata hontan goizeko 9.30etatik aurrera iragango da. Hondakinak jasotzeko 4 biltze puntu proposatzen dituzte. Ekimen honen inguruko xehetasunak bildu ditugu. Laurence Elizetxe, IEZI euskal itsasbazterra erakundeko teknikariarekin

Hendaiako udaberriko garbiketa kanpainian parte hartzeko, aldez aurretik izena ematea eskatzen dute. Horretarako: abbadia.cpie@hendaye.com helbidera idaztea edo 0559741618 telefono zenbakira deitzea besterik ez duzue.

Hurrengo podcasta

Eguneko elkarrizketa - Aritz Goikoetxea

ar. Mar 21 , 2023