hezi

no image

Aiszirimola: Mila koloredun familiak

16 abendua, 2014 | 0 Komentarioak

Ola karakolas!! Zelan doa urte bukaera? Gurea barre algaraka hasi dugu baina eduki mamitsuak ekarri ditugu saio honetara. Zaintza partekatua, aniztasun funtzionala haurren begiradatik, hezitzaileentzako trebakuntza ikastaro berriak… Eta mila koloredun familian ezagutu ditugu hurbilagotik gai nagusiari esker. Hazi hezi aldizkarian topatuko dugu erreportaia interesgarri honen bertsio originala.Guk irakurtzeko gogoak bakarrik ekarriko dizkizuegu. Hitz eta […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: euskaratik mundura

3 abendua, 2014 | 0 Komentarioak

  Euskararen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz hainbat gai ekarri ditugu irratsaiora. Estres linguistikoa, euskararen aldeko mobilizazioak Tafallan, Euskara Aniztasunean jardunaldiak Topagunearen eskutik… Aisialdian euskaraz aritzeko zenbait irizpide eta gomendio bildu ditugu Bizkaiko urtxintxa Eskolaren Balioetan Hezteko Koadernoaren bildumatik. Bukatzeko: tooooooriiiiiiiiii muxu goxo baaaaaaaaaaat bero berooooooooa goxo goxooooooooooa!! euskara bezalakoooooooooooooaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa   Kurkurkurkurkurkur!! Bai, oso ondo pasatzen […]

irakurri gehiago →
no image

Kontziliaziorako biderik al dugu?

18 azaroa, 2014 | 0 Komentarioak

Kontziliazioa izango dugu hizpide HAZI HEZI aldizkariko artikulu bat lagun. Gai nagusia hori izanik ere, Ziburuko ikastola izango dugu gogoan, baita familian aisialdiaz gozatzeko gakoak ere. Haurren zeloak eta hauen jatorria aztertzeaz gain, pentsatzeko txokoen erabileraz hausnartzen lagunduko gaituzte Sabeletik Mundura blogean. Zure denboraren truke ipuina aurkeztuko digu Uxue Alberdik; gaurko Hitz eta Pitz atalerako […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Sexu Hezkuntzarako hainbat gako

11 ekaina, 2014 | 0 Komentarioak

Ikasturte honetako azken aurreko irratsaioa duzue gaurkoa. Sexualitatea izan dugu gai nagusi bereziki hezkuntzaren alorrean zelan landu daitekeen eta kontuan zer hartu behar den aipatu dugu. Horren gain, Labarkan ospatuko den Araba Euskaraz, Zero Zabor tailerrak ikastetxeetan, haurren produktuak erosterakoan kalitatea eta intoxikazio posibleak aintzat hartzeko ohartarazpena…

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Sexualitatea eztabaidagai

3 ekaina, 2014 | 0 Komentarioak

Euskal Herriko Bilgune Feministak sexualitateaz eztabaidatzeko txostena osatu du. Hori dela eta gai interesgarri honi ukaezineko leihoa zabaldu eta gure artera ekarri dugu dokumentuaren ataletako bat. Gainontzekoak irakurtzeko harra piztuko zaizuelakoan. Bestetik han hemenka aurkitutako hezkuntza artikulu ugari izango ditugu hizpide aktualitatearen atalean: haurraren hauskortasuna, delikatuz telebista saioko zeliakiaren inguruko tartea, ArteOnen bidez musika afrikarraren […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Jantokiak hezigune?

26 maiatza, 2014 | 0 Komentarioak

PlayPlay

Jantokiak hezkuntza prozesuan eragiten al du? Jantokiak eta jatorduak hezigarriak al dira? Zelako lanketa egiten da autonomia, higiene, sozializazio… egokia izan dezan bazkariaren bueltan emandako tarte honek? Galdera eta zalantza asko piztu ditu gai honen azken hamarkadetan. Legeak ere balio hezitzailea aitortzen dio egun. Baina baldintzak zenbateraino betetzen dira? Zelako egoera dute gure herriko jantokiek? […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Erlaxazioa txikitatik

14 maiatza, 2014 | 0 Komentarioak

Gai nagusia haurrekin egin daitezkeen erlaxazio teknikak izan bada ere, besteak beste, harrera familien berri izan dugu Aiszirimolan. Oarsoirria egitasmoa ezagutzeko bideo-erreportaia entzun dugu, eta horrez gain, berdintasun arloak bultzatutako “Magalean Laudio ” ekimenaren berri jaso dugu; gurasoek haurren heziketa aktiboa sustatzeko antolatutako 2 topaketak hizpide. Hitz eta pitz atalean gogoetarako esaldi batekin hasi eta […]

irakurri gehiago →

Opor luze eta polit batzuetatik bueltan gogotsu ekin diogu gure irratsaioari. Gaurkoan udako ikastaroak izango ditugu hizpide, eta horrez gain, haurrek bataz beste eguneko 400 agindu jasotzen dituztela jakingo dugu. Iruñerriko haurrak euskaraz ezin dituztela matrikulatu salatu dute bertako herri mugimenduek eta gazteen kasuan euren ikasketak eta etorkizuna nondik eta nola gauzatu nahi duten erabakitzen […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: istorio bakarraren arriskua

8 apirila, 2014 | 0 Komentarioak

Chimamanda Adichie idazle nigeriarraren gogoeta dakarkigu gaurko Aiszirimolara. Istorio bakarraren arriskuaz mintzo da bere hitzaldi eentzutestuetako batean. Youtuben ikusgai duzue euskarazko azpitituluekin (Itzulpena: Elearazi). Kulturen estereotipoez, aurreiritziez eta kontatzen diren istorio bakarrez hausnartzera gonbidatzen gaitu idazleak. Gai nagusiaz gain, albisteen atalean LOMCErik gabeko Hezkuntza Plataforma eta Arrakala egitasmoak aurkezteko aprobetxatu dugu. Familia berreraikien inguruan artikulu […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: naturarekin hezi

2 apirila, 2014 | 0 Komentarioak

Natura eta inguruneak eskaintzen dizkigun heziketa eremuak izango ditugu hausnarketarako gai nagusi. Berdeguneak, errekak, txabolak, aintzirak, hondartzak, lokatzak, makilak, harriak… naturak emandako egoera eta materialekin jolasean daudenean askatasun sentsazioa eta lasaitasuna areagotzen direla ikasiko dugu, beste hainbat konturen artean. Hazi hezi aldizkariaren artikuluaz baliatuko gara horretarako: “Heziketa berdea”. Albisteen atalean nesken eta mutilen komunak bereiztearen […]

irakurri gehiago →