SOINUGELA: David Crosby, Bunny Scott, blues klasikoa

David Crosby 1941ean jaiotako angelinoa zen, eta iragan astean, urtarrilaren 19an, zendu zen. 1964an Roger Mc Quinn eta Gene Clarkekin, The Byrds izango zen taldea sortu zuen. 1968an, Stephen Stills eta Graham Nash-ekin, CSN hirukotea osatu zuen, gerora, Neil Young sartzeaz batera, laukotea bilakatuko zena. Crosby kantu egile eta kantari are hobea izan zen. Aho handikoa batzuetan, ibilbide luzea izan zuen bakarlari gisa, eta 81 urte bete arte iraun du. Bere kantu batzuk entzun ditugu: Eight Miles High (The Byrds, 1966), Why (The Byrds, 1967), Song to a Seagull (Joni Mitchell, 1968), Guinnevere (CSN, 1968), Guinnevere (Miles Davis, 1970), Wooden Ships (CSN, 1968), Long Time Gone (CSN, 1968), Teach your Children (CSNY, 1970), Déjà vu (CSNY, 1970), Page 43 (Crosby+Nash, 1973), Lee Shore (Crosby+Nash, 1977) eta Laughing (1973, The Byrds).

Blues klasikoekin jarraituta, aste honetan bi ekarri dizkizuegu: Lexington Kentucky Blues (Papa Charlie Jackson, 1928) eta Poor Me (Charley Patton, 1934).

Bunny Scott bezala ezagunagoa izan zen Bunny Rugs abeslari jamaikarrak arrakasta izan zuen 1975ean, Lee “Scratch” Perryk ekoitzi zion To Love Somebody grabazioarekin. Aurten disko hura berreskuratu dute Doctor Bird diskoetxekoek. Bertatik entzun ditugu: What’s the Use, I Am I Said, To Love Somebody eta Sweet Caroline (Bunny Scott, 1975).

Deskargatu hemen.

The post SOINUGELA: David Crosby, Bunny Scott, blues klasikoa first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues: Martin rockero (II) - add it up

og. Urt 26 , 2023