LANAREN EKONOMIA: Krisi energetikoa eta inflazioa

Lanaren ekonomia saioko 2022-23 kurtsoko lehenengo programan gaurkotasun osoa duen gai baten inguruan mintzatu gara: “Krisi energetikoa eta inflazioa”. Ukrainako gerrak azkartutako krisia gogor kolpatzen ari da eta udazkena beroa izango da.

Saioa hasteko, Agenda sindikalaren berri eman digu Lanaren Ekonomia lantaldeko kide berria Ines Agirreazkuenagak. Europako gobernu ezberdinek krisiaren aurrean hartu dituzten neurriak aztertu eta kaleetan izaten ari diren erantzunak errepasatu ondoren, testuinguru orokorraz aritu gara. Horretarako Jon Kortazar, EHUko irakasle, Geopolitikaz taldeko kide eta “Quiebras y pugnas del tablero político mundial” liburuaren egilea eta Gorka Martija, OMALeko kidea izan ditugu gurekin. Amaitzeko, Jenofa Berhokoirigoinek Argia astekarian idatzi duen artikulua izango dugu hizpide Ipar Euskal Herriko eta Frantziako grebaren inguruan hitz egiteko.

Deskargatu hemen.

The post LANAREN EKONOMIA: Krisi energetikoa eta inflazioa first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Kode irekiko bideojokoak, eta euskaraz. Hemen hiru proposamen.

az. Urr 19 , 2022