LANAREN EKONOMIA: Tele laguntza greban,militatzearen pribilegioak besteak beste

Agenda sindikalarekin abitu dugu saioa, datozen egunetan iragarrita dauden mobilizazio eta protesten berri eman digu Eki Etxebarriak. Lehengo Beti On enpresako langileen grebaz jardun dugu, Tunstall Televida-GSR-Grupo IMQ enpresak kudeatzen du Eusko Jaurlaritzaren Beti on telelaguntza zerbitzu publikoa. Honek, etekin handiak lortzen ditu Eusko Jaurlaritzak horren kudeaketarako bideratzen dituen 41 milioi euroetatik. Une honetan, 120 langileek berriztu gabe daukate hitzarmen kolektiboa eta patronalak horren negoziazioa blokeatzen jarraitzen du. Negoziatzen hasi zirenetik orain arte ez du KPI errealari lotutako soldata-hobekuntzarik eskaini, ezta soldatak EAEko sektore sozio-sanitariokoekin (egoitzak, etxez etxeko laguntza eta esku-hartze soziala) parekatuko direla bermatzen duen eskaintzarik ere. Gatazka onen berri eman dugu.  Mirari Ullibarri ELA sindikatuko kideak militatzeak dituen pribilegioen inguruan hausnartu du. Argia atalean Gorka Bereziartua kazetariak Ukrainako gerrak ekonomian izaten hari den eragina aztertu du.

Deskargatu hemen.

 

The post LANAREN EKONOMIA: Tele laguntza greban,militatzearen pribilegioak besteak beste first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Baizera x 1

al. Api 4 , 2022