POTTO: Arabako bertsolari txapelketaren finala eta Mentxakaneko desafioa

Hauxe dugu POTTOren azken kolpea.
Atsedena zain dugu, eztarri urratuak osatu eta burua aireztatu beharra…

2021-2022 ikasturtearen akabuko bala honetan Araba-Bizkaia elkartu ditugu:
1- Gasteizko Europa Jauregian izan zen Arabako bertsolari txapelketaren finala aletu dugu eta, aukeraketa diktatorialean, final handian izan ziren hainbat ariketa eskaini ditugu (BIBA Peru Abarrategi, bejondeizula, txapeldun!)
2-. Urduliz ere bisitatu dugu, Mentxakane baserria hain zuzen ere (bertso terroristen gotorlekua), eta Mentxakane ALBE+ PIRATAK bertso-eskolen arteko “desafioa” ekarri dugu uhinetara.

On egin eta… biba el verso!
Gaizki esandakoak barkatu eta ondo esanei… kasurik ez!

Deskargatu hemen.

 

The post POTTO: Arabako bertsolari txapelketaren finala eta Mentxakaneko desafioa first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

RATZENOFF 161

az. Eka 22 , 2022