Ane Escondrillas (LABeko kidea): «Etxeko langileen egoera Euskal Herrian oso latza da.»

“Hitzarmen kolektibo baten bitartez enplegatzaileei mugak jarri eta etxeko langileei duintasuna ematea da helburua.”

LAB sindikatuak, duela hiru urte etxeko langileen sail sindikala osatu ondoren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailako etxeko langileen lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazio mahaia irekitzeko eskaria erregistratu du berriki Lan Harremanen Kontseiluan.

Etxeko langileen egoeraz eta hitzarmen kolektibo honekin bilatzen dituzten helburuetaz mintzatu dira Ane Escondrillas LAB sindikatuko kidearekin Halabedi irratiko Hizpidea saioan. Entzun hemen!

Hurrengo podcasta

Azaitz Unanue (Euskaraldia Gasteiz koordinatzailea): "Ez dugu hainbeste kontutan izango izena ematen kontua, gehiago ariketa ondo gauza dadin, eraginkorra izan dadin"

al. Mai 16 , 2022