PODCAST 2×26 | Rio de Janeirotik dator Uranioaren Zinemaldia maiatzean, atomoaz estalitako egiak erakustera

 Gerra atomikoa, uranio meatzeek lagatako kalteak, zentral nuklearren hondakinak, klima aldaketari aurre egiteko balio ote dezakeen industria nuklearrak… Horiek eta energia atomikoaren beste hainbat osagai eta ikuspegi jorratzen dituzten filmak erakutsiko dira 'Uranium Film Festival' zinemaldian, Brasilgo Rio de Janeiron, maiatzaren 19tik 29ra. 
 
 Pello Zubiriak zinemaldiko film esanguratsuenak bildu ditu eta soinu eta hitzen bidez ahalegindu gara zuengana ekartzen. 

Hurrengo podcasta

Hiru kortxea : Birkit gaurkoan gure gonbidatu

ol. Mai 13 , 2022