Oroimen Histerikoa #01: Kristoren prepuzioa

 Nazareteko Jesus zerura igo zen lurrean gorputzik utzi gabe, beraz, zer gurtzen dute sinestunek? Eta zerekin egin du negozioa elizak? Ba ustezko erlikiekin: gurutzearen egur zatiak, Jesusen zilbor-heste zatiak, pisohialak… 
 
 Baina zer gertatu zen Jesusen prepuzioarekin? Jaio eta zortzi egunera zirkunzisioa egin zioten eta non geratu zen azal zati hori? Gure artean al dabil? Jesusen gainerako gorputz atalekin batera zeruratu al zen? Edo moztu zutenetik zeruan al zegoen jabea noiz igoko zain? Finean, zeruko etxean, Jainkoaren eskuinean, Jesusek bere prepuzioa dauka? Ala azaltxo ustelgabea gure artean da oraindik? 

Hurrengo podcasta

Adimen artifiziala haize erroten errendimendua hobetzeko

az. Mar 1 , 2023