Oasiko Kronikak 3: Eskerrik asko, Amantzio!

Amantzio Ortega dugu gizarteari eman ahal dakiokeen opari ederrana eman dion altruistetako bat, baina badira gehiago, musikari edota kirolari ezagunak tartean. Haien guztien omenez egina da hirugarren irratsaioa.

Aurreko bietan bezala, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua, Erantzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?, eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Hurrengo podcasta

Zientzia | Aditu hizketa-ezagutzaile birtuala

al. Api 6 , 2020