Eñaut (Ezpalak): “Nik uste guretzako positiboa izan dala bi munduak ikutu ahal izatea eta jende gehiagora iritsi ahal izatea”

Rocka, 90eko soinuak, post punka, erritmo bizkorragoak, eta baita sintetizadoreak ere, denak du lekua Ezpalak taldearen “kolpatu Topatu” azkenengo lanean. Eñaut Gaztañaga taldeko gitarristak ekoitzitako diska. Bere debutarekin Ezpalak euskal musika alternatiboaren erreferentzia bihurtu egin da automatikoki.

Lehen diskoarekin hasi zirenean, Eñautek urteetan zehar bildutako kantuak zituzten; une hartan, benetan, ez ziren taldearen kantuak, baizik eta Eñautek bere kantuak interpretatzeko elkartu zituen musikari batzuk. Orain ibilbide orokor bat egin da, gehiago ezagutzen dute elkar eta badakite zer gustatzen zaien bakoitzari eta norantz joan nahi duten, eta zerbait zehatzaren bila ari dira; lehenengoan, berriz, entseatzea, abesti horiek jotzea eta kontzertuak egiten saiatzea besterik ez zen.

Taldearen sustrailetaz, Esukal Herriko eszena musikalaz eta askoz gehiago izan dugu hizpide taldeko kidea den Eñaut Gaztañagarekin. Entzun hemen!

Hurrengo podcasta

RATZENOFF 141

az. Urt 19 , 2022