SOINUGELA: UB40 (Astro), Joseba Tapia, Joseph Spence, Bobby Rush, Bastardix

Terence Wilson, “Astro” goitizenekoa, Birmingham-eko UB40 reggae taldearen MC edota toaster-a izan zen. Orain dela gutxi hil zen. Entzun ditugun bere kantuak: Madam Medusa (1980), Red, Red, Wine (live) (1984).

Graene Edege Moody Blues taldearen bateria jolea zendu berri da, 80 urterekin, eta haren Departure /Ride my See-Saw (1968) entzun dugu.

Alvin “Seeco” Patterson Habanan jaio zen, baina Jamaikan bilakatu zen musikaria. Perkusio jole ikaragarri ona izan zen, eta Bob Marley & The Wailers-ekin egin zuen lan. Entzun ditugun kantuak: Lively up Yourself (live ) (1975) eta Jammin’ (1977).

Egon edo ez egon, Joseba Tapiaren bilduma berrian, Koldo Izagirreren hitzekin egindako abestiak ditugu. Musikalki lan aberatsa dugu oso, eta ia 30 musikari daude disko honetan. Guztira lau kantu entzun ditugu bertatik: AHT, Nerbioiko zirgariak, Gure esku dago eta Zozoa bezain zozoa.

Bahamas uharteetako Joseph Spence bluesman eta gospel egile mitikoaren grabazio berria dugu. Egia esan, New Yorken grabatu zuen  kontzertua dugu, 1965eko maiatzaren 16an. Baina Joseph Spence ez da inoiz hil, 1984an 74 urterekin zendu bazen ere, bere musikak oraindik liluratzen baikaitu. Entzun dizkiogu: Out on the Rolling Sea, Down by the Riverside, eta Give Me that Old Time Religion.

Bobby Rush-ek 88 urte ditu, baina oraindik blues, gospel eta r&b kantuak grabatzen ditu. 50eko urteetatik “Chitlin’ Circuit” egin izan du. AEBetako hegoaldeko estatuetan, musika zuzeneant jo ohi duten herri txikietako taberna txikietako zirkuitoa dugu, nagusiki beltzentzako musika programatzen duena. 2020an Rawer than Raw (Gordina baino gordinagoa) goiburuko bilduma argitaratu zuen. Bertan, Deltako blues kantu esanguratsuak jaso zituen, eta guk haietako batzuk entzun ditugu: Down in Mississippi, Smokestack Lightning eta Dust My Broom.

Nafarroako Bastardix folk-rock taldeak Amestutako lurraldea izeneko bilduma aurkeztu zigun iragan urtean. Kantu bi entzun ditugu disko honetatik: Disnei kanta, eta Bakardadean.

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: UB40 (Astro), Joseba Tapia, Joseph Spence, Bobby Rush, Bastardix first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Erro ta berri : World Music Charts Europe 2021

ol. Urt 7 , 2022