EHGAM: Kosa hausnarketa zikloaren itxiera

Ehgam Euskal Herriko sexu askapen mugimendua ernarazi zuen hazi hartatik dagoeneko 45 urte igaro dira. 1976ko azaroan, gure aitzindariak Durangon elkartu ziren, ondoren Ehgam izango zen hura amesteko.

Gaurkoan, 45 urte geroago, ziurgabetasun eta prekarietate sozialaren, oinarrizko eskubide urraketen eta gorroto-diskurtsoen zein eskuin faxistaren gorakadaren giroan, historikoki Ehgamen eskuz esku pasatu den lekukoa hartzera datoz.

Egungo testuingurua, a priori, oso bestelakoa da duela hamarkada batzutakoarekin konparatzen badugu, baina paradoxikoki antzekotasun asko izan baditu. Izan ere, indarkeriak, bere alderdi, gradu eta maila guztietan, pertsona disidenteon bizitzak kaltetzen eta suntsitzen jarraitzen du.

Gainera, indarkeria hori, COVID-19aren pandemiak areagotu egin du, eta, era berean, askatasun faltsuarekin eta progresismoarekin makillatu dute.

Horregatik guztiagatik, Ehgamek puntu eta koma bat idazten du gaur bere historian, eta ziklo berri bat irekitzen du. Aro berri honetan gure ekintza politikoak gure aurrekoen printzipio emantzipatzaile eta eraldatzaile berdinei heldu nahi die. Hau dela eta, Ehgam berrirudikatzen, berpentsatzen, berformulatzen, berrarmatzen, berreratzen eta berramesten laguntzeko prozesu gisa, KOSA (Koronabirus Osteko Sexu Askapena) hausnarketa zikloaren amaiera izango da gaur.

Hiru helburu nagusi izango ditu zikloak:

1. Euskal Herriko sexu askapen mugimenduaren beharrei oso lotuta dauden gaiak mahai gainean jartzea.
2. Pertsona eta subjektibitate disidente sexu-generiko guztiei, antolatuta zein antolatuta ez daudenei, gure ekintza politikoarekin bat egiteko deia egitea.
3. Proiektu honetara bilduko diren pertsonekin Ehgamen ibilbide berria berpentsatzea.

Zikloan zehar izandako ekintzak, eta gaur arratsaldean zikloa amaitzeko burutuko direnak izan ditugu hizpide EHGAMeko kidea den Josebarekin. Entzun hemen!

Hurrengo podcasta

Kera Deia | Juan Carlos Perez

lr. Aza 13 , 2021