SOINUGELA: King Crimson, Labelle, Commander Cody, Alemayehn esthete, Kherau, Robert Finley, Pee Wee Ellis

Gaurko urrezko kantua King Crimson taldeak 1969an euren bildumako lehenengo kantua izan zen. 21st Century Schizoid Man, mende honetan bizi garen guztiok gara nolabait, kontuan hartuta ostertzean dugun etorkizun iluna Glasgoweko bilkuran baieztatu dutela.

Sarah Dash, New Jerseyko kantaria, irailaren 20an hil zen. 1962-1977 bitartean Labelle hirukotearen armoniaren burua izan zen. Pare bat entzun ditugu bere kantuetatik: Lady Marmalade (1974) eta Unchained Melody (1966).

Alan Lancaster baxu jolea esklerosi anitzaren ondorioz zendu da. Status Quo laukoteko partaidea izan zen 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetan. Entzun ditugun kantuak: Down the Dustpipe (1970), Gerundula (1971) eta Whatever you Want (1979).

George Frayne, Commander Cody goitizenekoa, hil da. 70eko hamarkadan country rock talde ezinbestekoa sortu zuen, His Lost Planet Airmen-ekin, Honky Tonk Country, Western-Swing eta rockabilly estiloak nahastuta. Entzun ditugun kantuak: Armadillo Stomp, Diggy-Liggy-Lo, Hot Rod Lincoln eta Willin’.

Etiopiako Alèmayèhu Eshèté kantaria hil da, 80 urte zituela, Addis Ababako poliziaren bandako partaidea izan zen, baina bakarlari moduan lan oparoa egin zuen gero. Amharera hizkuntzan abesten zuen, eta Elvis eta James Brownekin parekatu izan dute. Haren pare bat kantu berreskuratu ditugu: Telantena Zaré eta Tchero Adari Nègu.

Alfred Pee Wee Ellis saxo jole eta doinu egilea hil da, 80 urterekin. Jazz mundutik zetorren eta, 1967an, James Brownen taldeko gidaria bihurtu zen. Hurrengo hamarkadetan musikari askoren laguntzailea izan zen, Van Morrison, Ginger Baker eta Ali Farka Toure kasu. Entzun ditugunak: Licking Stick, Say It Loud – I’m Black And I’m Proud, Northern Muse (Van Morrison Live).

Kherau taldearen disko berriak Phrolak du izena eta, kaleratu berria izanagatik, taldearen azkena izan da, banda desegin baita. Hiru kantu entzun ditugu bertatik: Nomada – Aitxitxe Joxemari, Adios ene maitia eta Quantes preguntes.

Blues eta soul musika eremuak oso gertu daude elkarrengandik eta Robert Finley kantariak argi uzten du hurbiltasun hori. Black Keys taldearen partaide Dan Awerback Finleyren grabazioen produktore eta kantu egilea da. 2017an grabatu zuen Goin’ Platinum! diskotik kantu bat berreskuratu dugu: If you Forget My Love. Aurten kaleratu duen Sharecropper’s Son diskotik bi kantu entzun ditugu: Souled Out on You eta Sharecropper’s Son.

Amaitzeko, rocksteady eremuko kantu batzuk entzun ditugu: I’m Moving On (The Pioneers), Just Like a River (Stranger Cole), Love Brother Love Brother (Errol Dunkley) eta I Am an Upsetter (Lee Perry).

Deskargatu hemen.

 

 

 

The post SOINUGELA: King Crimson, Labelle, Commander Cody, Alemayehn esthete, Kherau, Robert Finley, Pee Wee Ellis first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues: Eondako kontzertuk - Katuk & blues

og. Aza 4 , 2021