PIPERPOLIS: Harrobi dantza bertikala konpainiaren “Harria herria” eta Desberdinak antzezlana

 

Gaurkoan bi proposamen eszeniko izan ditugu saioan. Harrobi dantza bertikal konpaniak “Harria herria” ikuskizuna entrenatuko du Kalealdia jaialdian. 2019an, “Harria herria” bideo dantza lehen filma egin zuten eta hainbat sari jaso ostean zuzeneko ikuskizunera moldatu dute. Oreka tx-ren musikarekin emakumea izango da protagonista, dantza egiten duena, eskalatzen duen emakumea, harria altxatzen duena. Jainire Etxabe izan da gurean. Asteburua Atara Zarata antzerki taldeak “Desberdinak” antzezlana taularatuko du, entrenatu eta 10 urtera. Horrela taldearen hamargarren urteurrena ospatu nahi dute. Bost lagun igogailu batean geldi, Bost istorio, bost bizitza, metro karratu gutxian. Lotsa, amorrua, maitasuna, beldurra, gorrotoa eta zirrara, beti gorantz doan igogailu batean.

Deskargatu hemen.

The post PIPERPOLIS: Harrobi dantza bertikala konpainiaren “Harria herria” eta Desberdinak antzezlana first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Toritorekin UK 90eko taldeak ZarataZarautzen

ar. Eka 29 , 2021