POTTO: Irurtzunen izan zen AIXITA sariketa eta santutxuko EZ-JAIALDIA

Errima, prosa eta kantu artean joan zaigu beste POTTO bat! Gaurkoan, Irurtzunen izan zen AIXITA sariketan egon gara. Bertan kantuan izan zen Euskal Herrietako bertsolari tropela: Iker Gorosterrazu, Maddi Anne Txoperena, Eli Pagola, Xabi Igoa, Imanol Uria eta Saioa Alkaiza kantuan izan ziren Zigor Gartziaren aginduetara.
Sakanatik Bilboaldera egin dugu eta Santutxuko udaberriko bertso-saioen zikloaren baitako EZ-JAIALDIA ekarri dugu: esperpentoa!
Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga koittauek halakorik jasan behar izatea ere….

Zaindu ditzagun GURE e(ra)gileak!
Biba Irurtzun!

Deskargatu hemen.

The post POTTO: Irurtzunen izan zen AIXITA sariketa eta santutxuko EZ-JAIALDIA first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #207 Viejoven

og. Mai 27 , 2021