IRRATIEN TARTEA | Ostiralean argitaratutako Esanezinen lan berria aurkeztu du Ianire Aranzabek

Bertan eman zuen ezagutzera Esanezinek (Ianire Aranzabe) bere lehen EP-a eta  bere bisita jasotzeko aukera bikaina izan dut Ataun irratiko  ‘Nahikoa da’ saioan. Ondo gertutik jarraitzen dugun artistetako bat dugu Esanezin. Oraingoan ere, ondo baino hobeto zaindu dugu eta 7 kantuz osaturiko lanaren inguruan aritu dira kontu-kontari 11:00etako txanpan. Irratiaren xarma bereziaz gehiago baliatzeko, kantu bat eskeini die zuzen-zuzenean bertsio akustikoan. Entzun hemen!

 

Hurrengo podcasta

ARGIAREN AURRERAPENA | "Lan duina pedal gainean dator" erreportajea, "‘Nord Stream 2’ gasbideak gerra hotza berotu du Europan" eta "Udaltzain izateko euskara eskatzea, diskriminatzailea?"

og. Mai 20 , 2021