Segura irratia gertuagotik ezagutu dugu Olatz Etxeberria eta Iñigo Arretxe bertako esatariekin

Goierri bailaran bada bertakoek ondo baino hobeto ezagutzen duten irrati bai, eta egia esan, Goierritik kanpora ere, badira are hobeto ezagutzen duten entzuleak ere. Segura irratiak 65 urte beteko ditu 2021 honetan eta ‘Ostiraltxo’ saioan, gertuagotik ezagutu nahi izan dugu beraien orain arteko ibilbidea eta batez ere ‘Goizerokoa’ saioan aritzen diren esatariak. Olatz Etxeberria eta Iñigo Arretxe Ataun irratiko estudiora gonbidatu ditugu eta oso gustora aritu gara kontu-kontari beraiekin.

Hurrengo podcasta

Azken orduko bi saltsen berri eman digu gaurko honetan Ioar Aizpuruak

ol. Api 30 , 2021