Azken orduko bi saltsen berri eman digu gaurko honetan Ioar Aizpuruak

Ioar Aizpurua lankidea gurera gerturatu zaigu ostiral honetan, bi berri interesgarriren inguruan hitz egin ahal izateko. Aste honetan bertan zozketa bizkor bat jarri dugu martxan gure sare-sozialetan eta irabazlearen zein sariaren berri, ondo baino hobeto eman digu Aizpuruak mikrofonoaren aurrean jarrita. Hori gutxi izango balitz, igande honetan Ataungo Herri Antzokian ikusteko aukera izango dugun ‘Luze edo Motz’ antzezlanaren inguruko xehetasun gehiago ere eskaini dizkigu.

Hurrengo podcasta

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Lur buruko minarekin etorri da irratira

lr. Mai 1 , 2021