Gorka Azkarate Urretxuko bertsolaria batu zaigu aste honetako bertso-tartera

Ostiraltxo saioaren oinarri nagusietako bat Euskal kultura da eta horren barruan dagoen zutabe oso garrantzitsua berriz bertsolaritza. Asteroko bertsolaritza tartean alor honetako kontuan errepasatu nahi izan ditugu, baina bisitak jasotzeari ere ez diogunez uko egiten, Urretxura egin nahi izan dugu salto bertako bertsolari bat gertuagotik ezagutu ahal izateko. Gorka Azkarate da Ataun Irratiaren uhinetara batu dena ostiral honetan.

Bertsolariak zenbait urte daramatza oholtza gainera igo eta mikrofoen aurrean bertsoak kantatzen, baita bertso-eskoletan ere zenbait lanketa egiten. Ostiraltxon, plazer hutsa izan da gaurko honetan bere bisita jasotzea eta gertuagotik ezagutzeko aukera paregabea izan baldin badugu ere, ez dugu bere bertsoak entzun gabe geratu nahi izan. Horrekin eman baitiogu jarraipena bertsolaritza tarteari.

Hurrengo podcasta

Topa in Topo #19 Donostia

lr. Mar 13 , 2021