Julio Villanueva: Desobedientziarik gabe ez legoke askatasunarik

25 urte pasa dira 8 gaztek Itoitz geldiarazteko hautua egin zutenetik. Apirileko gau hartan Rotaflexen garrasiek astindu zituzten gure herri eta bailarek. Itoitzekiko elkartasun taldeak ekintza bat burutu zuen gau hartan presa eraikitzea ahalbidetzen zituzten kableak moztuz.

Efemeride edo urteurren hau aprobetxatuz ekintza burutu zuenetako Julio Villanuevarekin izan dute Irati irratiko kideek. Egun hartan pasatakoak eta desobedientziak izan duen garapena errepasatu dute. Berak esan bezala, desobedientziarik gabe ez genuke askatasunik izanen. Entzun hemen!

Hurrengo podcasta

ZIEGARIK GABEKO HERENSUGEAK #29

az. Api 14 , 2021