Goiko Gela taldeko Iñakirekin Gospel estiloa ezagutu dugu gaurkoan

Ostiral honetan ere ez gara besteetan baino gutxiago izan eta elkarrizketa ezin hobe bat entzuteko aukera izan dugu gure asteroko saioan. Sortzaileak tartea tokatzen dela jakin badakizue eta txukun-txukun egin ditugu aste honetako lanak ere, oraingo honetan musikari eskaini nahi izan baitiogu tartea. Euskal Herrian Gospel estiloa ez da horren hedatua beste estilo batzuen antzera, txundituta geratu gara ordea Goiko Gela taldea bertatik-bertara ezagutzeko izan dugun aukerarekin ordea.

Taldeko Iñaki gure saioaren uhinetara batu zaigu gaurkoan eta Gospel estiloaren inguruko xehetasun gehiago eskaini nahi izan dizkigu, Goiko Gelaren inguruan hitz egiten aritu garelarik ere. Horrez gain, Euskal Herrian bestelakorik badela esan digu eta txundituta utzi gaitu egiten duten lanarekin. Nola ez, aurrera begira kaleratuko duten diskoaren zain ere gustora asko egongo gara eta seguru gaude ez digutela inolakoan ere hutsik egingo.

Hurrengo podcasta

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: LAGUNTXOAK

lr. Ots 13 , 2021